ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak
LANKIDETZA, ELKARTASUNA, PROIEKTUAK, TXOSTENAK, KULTURA, HEZIKETA, IDEIAK...
Hasiera Nork Gara
ISODE banakakoen, instituzioen, erakundeen, guraso elkarteen, ikastetxeen, GKEen eta abarren zerbitzura dagoen gizarte enpresa bat da, eta kezka eta eskaera soziokulturalei, sozialei nahiz garapen pertsonal eta sozialarekin lotutakoei erantzuten saiatzen gara, Garapenerako Hezkuntza azpimarratuz..
ISODE osatzen dugun taldekideok urte askotako eskarmentua dugu garapenerako lankidetzaren, sentsibilizazioaren eta arautu gabeko irakaskuntzaren esparruetan, bai lan boluntarioan bai profesionalean, Euskal Herriko instituzioetan eta GGKEetan nahiz Hegoaldeko hainbat herrialdetan.
Talde iraunkorraz gain, hainbat herrialdetako laguntzailez osatutako talde handia dugu; ISODEren helburuekin bat egiten dute guztiek eta jarduketa gai eta sektoreetan egiten dugun lana sendotzen dute.
Proiektu bat aurrera eraman nahi baduzu, ideiak badituzu eta aholkularitza behar baduzu, ez izan zalantzarik, gure taldeak, zure ezaugarrietan oinarrituta, erantzun egokiena bilatzen eta aurrera eramaten lagunduko dizu.
PROPOSAMEN
2010-06-30 - 2010-12-31KAMPAINAK
2010-09-01 - 2011-12-30KAMPAINAK
2010-11-29 - 2010-11-29