ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak
LANKIDETZA, ELKARTASUNA, PROIEKTUAK, TXOSTENAK, KULTURA, HEZIKETA, IDEIAK...
Hasiera - Proiektu Amaituak - Una mirada al interior
Gazte boliviarren eguneroko errealitatea eta bizimodua euren begiradatik eta argazki-makina baten objektibotik hurbildu nahi duen sentsibilizazio proiektua. Bi zatitan banatu da; lehena La Pazeko El Alton (Bolivia) garatu da, 15 eguneko argazkigintza-tailerra eginda, gazteek euren bizitzaren, desioen, ingurunearen, ametsen,… irudiak har ditzaten.
Behin fase hori bukatuta, bigarrena Araban egitear dago, argazki istorio horien zati bat berreskuratuko baita, erakusketa ibiltaria egiteko asmoz, horren bidez haien istorioak, adierazi nahi izan dutena eta errealitatea ezagutarazteko eta, horrela, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteriaren arteko aldeak auzitan jartzeko, errealitate bien arteko topaguneak eta antzekotasunak aurkitu eta ikustearren.
PROPUESTAS
30/06/2010 - 31/12/2010CAMPAÑAS
01/08/2010 - 30/12/2010CAMPAÑAS
01/09/2010 - 30/12/2011