ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak
LANKIDETZA, ELKARTASUNA, PROIEKTUAK, TXOSTENAK, KULTURA, HEZIKETA, IDEIAK...

IV. Lehiaketa: "LANKIDETZA ARGAZKIETAN JASOA
Erakusketa honetako argazkiek 2006az geroztik Gasteizko Udalaren eta/edo Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso duten garapenean laguntzeko proiektuetako irudiak jazotzen dituzte.
Bi erakunde horiek urte asko daramate herri behartsuenekiko lankidetza eta elkartasunera funtsak bideratzen. Erakusteka honen bidez, badugu GGKEek herritarren ekarpenekin gauzatzen dituzten proiektuen irudiak ikusteko aukera.
Lekukotasun balioa duten agiriak dira, hainbat herrialdetan zehar jasotako berrogeita hamabi irudi, zeinetan, batik bat, pertsonak ikusten baititugu. Horietako bakoitzaren atzean istorio bat dago… Gizon eta emakumeen istorioak, bazter utzi dituzten eta beren bizitzak eta gizarteak gidatzeko ahalmena kendu zaien arren beren duintasunaren alde lanean eta borrokan ari diren taldeen istorioak; eta pertsona horiek laguntzen jarraituko dugu, jakina.
Ezin dugu ahaztu lankidetza jende askoren ahaleginari esker gauzatzen dela: GGKEetako kideak, herri haietako elkarte edo erakundeetako pertsonak, askotan baztertu egiten diren komunitateetako biztanleak.
Gure esker ona adierazi nahi diegu mundua hobea izan dadin borrokatzen diren guztiei, eta horiek hurbildu dizkiguten argazkilariei.
Argazkiak
PROPOSAMEN
2010-06-30 - 2010-12-31KAMPAINAK
2010-08-01 - 2010-12-30KAMPAINAK
2010-09-01 - 2011-12-30