ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak
LANKIDETZA, ELKARTASUNA, PROIEKTUAK, TXOSTENAK, KULTURA, HEZIKETA, IDEIAK...
"Patateando"
2008. urte osoan zehar, Patataren Nazioarteko Urtea ospatu da, eta horren haritik, Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak zenbait ikastetxetan hainbat jarduera egitea erabaki zuen, helburutzat hauxe hartuta:
Herrialde askoren historian nahiz egungo bizimoduan, ekonomian eta hainbat herri eta kulturaren elikaduran patata oinarrizko elementu izan dela aintzat hartuta, esperientzia jostagarri eta hezigarri bat eskaintzea patataren inguruan.
Horretarako, honako jarduera hauek egin ziren:
1.- Patatari eta historikoki gizartean eta ekonomian izan duen eraginari buruzko hitzaldi-jolasa, hizketaldi eta puzzle-jolas baten bidez.
2.- Lantegiak:
3.- “Kaleko” animazioa.
Argazkiak