Hasiera Proiektu Amaituak

ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak

Erakusketa

“Islama, gizaki guztien ondarea”“Islama, gizaki guztien ondarea”

Arabako Foru Aldundiko Gazteria eta Gizarte Sustapenaren Sailari esker Islama, gizaki guztien ondarea erakusketa Arabako eskualde guztietan bisitatu ahal da. Erakusketa hau Fundación de Cultura Islámica Elkarteak sortu zuen 2001.urtean (Zibilizazioen arteko elkarrizketarako urtea, hain zuzen ere) eta Euskadira Centro Vasco Libio Elkartearen eskutik etorri da.

Erakusketa honen helburua, geografikoki eta historikoki hain hurbil baina zenbaitetan ere hain ezezaguna dugun kultura honekiko ditugun aurreritzien aurka jokatzea da.

Gaur egun, errealitatea nagusitu da. Nazioen artean elkarrekiko ekonomia- -mendekotasuna dago eta, horren ondorioz, herri eta kultura ezberdinekin batera bizi behar dugu. Gero eta etorkin gehiago datoz gure lurraldera, euren bizi-baldintzak hobetzen lagunduko dien harrera egoki baten bila. Baina, azalaren kolorearen eta euren sinismenen ondorioz, askotan diskriminazioa jasan behar izaten dute. Euren jatorriak ezagutuz soilik lortu ahal izango da gizarteak pertsona horiek aintzat hartu eta errespetatzea eta, horri esker, aniztasuna aberastasun bezala ulertuko da. Azkenean, tolerantziak ez du jasatea esan nahi izango, gizarteak maila hori gaindituko du, ezberdintasunak onartzeko jarrera hartuz

Argazkiak

  • Exposición
    Erakusketa
  • Exposición
    Erakusketa
  • Talleres
    Tailerrak
  • Exp. Oion
    Oion Erakusketa
  • Laguardia
    Ceremonia de té

Isode Atalak

Isode nabarmenak

ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak
Erabilerraztasuna