Hasiera Prestakuntza

ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak

Prestakuntza

ISODE Prestakuntza ISODE Talde bakoitzaren beharrei eta igurikapenei egokitutako prestakuntza zikloak prestatzen, kudeatzen eta antolatzen ditugu, hezkuntza balioen ikuspegitik: elkartasuna, garapena eta kultur aberastasuna...

Ezaugarri berezi bat dugu, izan ere, gure jarduera gehienak hainbat herrialdetako pertsonek burutzen dituzte, hala, haien errealitatera eta kulturara hurbildu ahal izateko. Elkarbizitza da ezagutzeko modurik onena, egoerak sentitzeko, bestearen tokian jartzeko, errealitatetik modu entretenigarri eta ludikoan ikasteko nahiz parte hartzeko modurik onena. Egoera horiek biziz hainbat jarrera uler daitezke, eta jarrera horietara naturaltasunez eta erraz hurbiltzeko nahiz jarrera horiek errespetatzeko aukera ematen digu horrek.

Une honetan, besteak beste, honako jarduera hauek garatzen ari gara:

    FORMACIÓN
  • Munduko kulturen lantegiak
  • Garapenerako Hezkuntza ikastaroak
  • Truke eta kulturartekotasun ikasgelak
  • Kulturak konparatzeko ikasgela
  • Garapenerako prestakuntza eta hezkuntza lantegiak
  • Kultur erakustaldiak
  • Hitzaldiak, txostenak, ikastaroak…
  • Atzerriko pertsonentzako lantegiak:

ISODEn badakigu giro berri eta ezezagun batean ondo hartua izateak zenbaterainoko garrantzia duen; horregatik, baliabideak eskaintzen ditugu, dinamika irekiak, parte hartzaileak eta berritzaileak dituztenak, eta behar bereziak dituzten biztanleria taldeentzat bereziki diseinatutakoak:

  • Kasu edo elkarte bakoitzaren arazoak edo egoerak ezagutzeko.
  • Talde batek beste talde batzuen kasu edo ezaugarri bereziak ezagutu ditzan.
  • Gure gizartearen erritmoa eta funtzionamendua ezagutzen ez duten pertsonei tresnak eskaintzeko.

Isode Atalak

Isode nabarmenak

ISODE Gizarte eta Garapenerako Ekimenak
Erabilerraztasuna